XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ORTI - Ez dezaket hulert zergatik.

ALEMAN - Behar bada gaizki exampecirc;gampecirc;tzen naiz...

Berrori ezagutzen interesea nuen, zeren eta neu Casinoaren zuzendaria izanaz gainera euskalduna ere bai ba naiz.

Eta soilik gerthatu da, ezen Españako authoritateak Berorren aurrean beldur direla.

Alampecirc;thoski Españako poliziak frantseari erran bait derauko ezen Berori landderusago dela, Euskadiko gubernamendua bere harma guztiekin baino.

ORTI - Hypermetratzen ari direla uste dut.

Orain arte Biarritzen ezer ere egin ez dut, eta soilik euskal businessmenen bilkura bakhetsua organizatu nahi nukeen.

ALEMAN - Oso ideia ona dela uste dut, zeren-eta neurk ere euskal problampecirc;matika berriro arreplanteatu behar dela uste bait dut... eta Euskal Gubernuak erraiteko handirik jadanik ez duela nire iritziz.

ORTI - Berorrekin akort nago.

Neuk hatsarrean ez naiz saiatzen ezein ere organizakuntza politikorik antolatzen, soilik bilkura bat oikonomiko ta industrial typokoa.

Hauxe bait lizateke ikhusi behar genduke nola Merkhatu Batua hemen popularrago izan liteken.

Zeren-eta ikhusi bait dut, Tudeskaldean eta Belgian gerthatzen denari enantioki, hemen Merkhatu Batuaren zokho eskhatoan Euskalherri huntan nehor ere huntaz ansiatzen ez dela... eta berhain hauxe geroago ta gehiago imposatuko den realitate bat bait da.

ALEMAN - Egia da... hemen oso urrun gaude.

Hemen Turismoaz bizi gara, eta batez luxu turismoaz bizi nahi genduke.

Biarritzeko Hudal kasinoa soilik bizi da, Bilbotik dathortzen jokolariei esker urthe osoan, eta udan bi hilabethetan Bellevue Casinoa irekitzen dugu Madriletik dathorren bezerogoarentzat.

ORTI - Turismoa laguntza oikonomiko ona da, baldin-eta herri batek bertze dynami oikonimiko basiko bat ba daduka.

Hemen prooratu behar genduke Españaren sartzea Merkhatu Batuan.

Gaur egunean ba dakit españolek huni buruz mintzatzea entzun ere nahi ez dutela, beren industria oso azkarra dela uste dute, eta Merkhatu Batuaganik ezer ere iguriki behar ez dutela.

Eta huntaz gainera nola Merkhatu Batuan sartzeak oraiko systema politikoaren aldatzea bait dakharke, dampecirc;lo da ezen huni buruz ezer ere entzun nahi ez dutela.